Albisteak

LibreOffice 7.0 iritsi da

LibreOffice proiektuak bulegotikako suitearen bertsio nagusi berria argitaratu du. Gehienok jakingo duzuenez, ordenagailu askotan OpenOffice zaharra ordezkatzeko iritsi zen aplikazio sorta da LibreOffice, eta testuak idazteko, aurkezpenak prestatzeko, kalkulu-orriekin lan egiteko, marrazkiak egiteko eta datu-baseak kudeatzeko tresnak ditu.

Microsoften Office aplikazioak norberaren ordenagailuan egoteari utziko dion sasoi hauetan, jakin ezazue LibreOfficek gure premia guztiak bete ditzakeela inolako arazorik gabe.

LibreOffice sistema eragile nagusietan erabili daiteke (Windows, macOS, Linux eta ChromeOS), bai lokalean instalatuta bai hodeian, eta % 100ean euskaraz dago Librezaleri esker.

Irakurri osoa »

Euskarazko erantzun sinpleak ulertzea

Common Voice proiektua aurrera doa eta euskarak, beste 120 hizkuntzekin batera, hizketaren ezagutza librea bultzatzeko baliabide eta tresnak lortzeko ekimen honetan parte hartzen du. Gure hizkuntza txikia eta zaharra omen da, baina Librezaleko kideok euskarak baduela zer esana eta teknologia berrien alorrean munduko hizkuntza handi eta indartsuenen parean egoteko gaitasuna ere baduela uste dugu. Horren froga da Common Voice proiektuan esparru zehatzerako lehen atala sortu dela eta euskarak horretan ere parte hartzen duela. Irakurri osoa »

Komunikazio eta elkarlanerako baliabideak

Egun hauetako hitza #TeleLana izan daitekeela aurreikusiz, gure ustez aholkatzeko modukoak diren zenbait komunikazio eta elkarlanerako tresna libre batzuk bildu ditugu, digitalki ere osasuntsu mantendu gaitezen.

Agian ez daude egon beharko luketen guztiak, bakoitzaren beharretara moldatzen den tresna aukeratzea zaila da batzuetan, hemen egon beharko lukeen tresna libreren bat ezagutzen baduzu, gehitu wiki orrian bertan, eta zalantzak badituzu: galdetu lasai.

Zaindu maite duzun hori; elkar zaindu.
Irakurri osoa »